top of page

KOHERENTE NAIZ NIRE KONTRAESANEKIN

[EUS] Ongi etorri komunikazio eta dibulgazio zientifikoa praktikan jartzeko gunera.
[ES] Bienvenidos al espacio de práctica de la comunicación y divulgación de la ciencia.

Leer más
Inicio: Bienvenidos
Inicio: Blog2

Formulario de suscripción

Inicio: Suscribirme

¡Gracias por tu mensaje!

Inicio: Contacto
Buscar
Foto del escritorMaialen Muniozguren

Arraza hitza ezabatu?

Actualizado: 21 abr 2021

Dena sailkatzeko ohitura daukagu, horrek antolaketa eta ordena dakar gure bizitzara. Sailkapenak, azken finean, ezagutza antolatzeko eta jakituria handiagoa eskuratzeko tresna dira. Hala ere, sozialki eraiki ditugu hainbat eta hainbat sailkapen, berezko irizpideak kontuan hartu gabe. Sailkapen horien adibide dira arraza, zenbait gaixotasun eta generoaren bereizketak. Gaurkoan arrazan jarri nahiko nuke ardatza, eta horretarako hainbat gogoeta elkarbanatuko ditut zuekin.


Arraza ezberdinak existizen dira? Arrazen arteko bereizketa egitea beharrezkoa al da? Arraza hitza ezabatu beharko genuke gure bizitzatik?


Homo sapiens espeziekoak gara gizakiok; genetikoki oso antzekoak garenez, poblazio ezberdineko izakiok geure artean ugaltzeko eta ondorengoak ekartzeko gaitasuna daukagu. Baina arrazaren kontzeptua, giza espeziarekin gertatzen ez den bezala, biologia kontuan hartu gabe izan da eraikia, nahiz eta zientzia horren izenean justifikatu den. Europarrak, afrikarrak, asiarrak, australiarrak, Ameriketako natiboak…itxuraz, ezberdinak badirudite ere, genetikoki ez dira oso ezberdinak. Tamalez, antzinatik gizakiok arrazak sailkatzeko tradizioa izan dugu, poblazioen zapalkuntza justifikatzeko modua bailitzan. Nahiz eta beltz eta txuriok itxura ezberdina izan, askok uste dutenaren kontra, zientifikoki ezin dugu kontsideratu arraza ezberdinekoak garela, hutsalak baitira ezberdintasun horiek. Gainera, orokorrean poblazioen arteko interakzioak “arraza” bakoitzak gene propioak kontserbatzea ekidin du. Izan ere, duela 250.000 urte giza espezia Afrikatik atera eta mundu osoan zehar finkatu eta geroztik, populazioen arteko mugimendu eta elkarketak etengabekoak izan dira.


Egia da populazioen artean ezberdintasunak existizen direla; pertsona bat genetikoki aztertzean, nongoa den jakin daiteke ñabardura genetikoei erreparatzen badiogu. Baina ezaugarri txiki horiek ez dute zerikusirik gizaki batzuen nagusitasunarekin (inteligentzia handiagoa, kognizio hobea…) eta hain zuzen ere, herrien zapalkuntza justifikatzeko baliatu dira; adibidez, Estatu Batuetan “arraza” beltza zurienarenaren azpitik zegoelakoan, pertsona beltzen alboratze, mespretxu eta tratu txarrak eragin dituzte. Beraz, arriskutsua da gizakiarekin zerikusia duten sailkapenak egiteko ezaugarri zientifikoak baliatu beharrean, irizpide sozialak erabiltzea.


Zientziaren filosofiak sailkapen bat egiteko bi modu daudela dio; bata, entitateen artean funtsezkoak diren ezaugarri fisiko komun eta neurgarriei erreparatzea (esentzialismoa; adibidez, elementu kimiko zehatz batek neutroi kopuru zehatza izango du) eta bestea, erabilgarriak izango diren ezaugarri induktibo komunak bilatzea (konbentzionalismoa; adibidez, izaki bizidunen 5 erreinuen arteko bereizketa). Eta sailkapen horiek “mota natural”-ak (natural kinds) izango dira, betiere gizakiaren eraginetik at existitzen badira. Termino hori XIX. mendean garatu zen entitateak kategoria jakin batean modu egokian multzokatzeko helburuarekin.


Beraz, sailkapen bat egiterako garaian, zein irizpide, natural edo sozialak, hartu diren kontuan baloratu beharko genuke. Ustezko desberdinatsun biologikoak daudela justifikatuz, arraza ezberdinak daudela baieztatu da, baina zientziak argi dio: ez dira arraza ezberdinak existitzen, gizakiak irizpide naturalik gabe eraikitako kontzeptua da “arraza”, artifizialki eraikia.


Alabaina, “arraza” ezabatu beharko genuke? Horren alde agertzen den posturari “eliminatibismoa” deritzo. Jarrera horren aburuz, arraza hitzak ez luke inolako onurarik ekarriko; diskriminaziorako bakarrik balio du. Baina ez al da egia arrazak existitzen ez direla esatean, zapaldutako populaziorik egon ez dela baieztatzea dakarrala?


Biologikoki arrazak existitzen ez direla argi geratu behar da, eta ezin dugu “arraza” gauetik egunera ezabatu; “arrazak” errealak dira, gizarteak eraikitakoak badira ere. Idealena ez existitzea litzateke noski, denok aukera eta eskubide berdinak izateko aukera izatea, baina badakigu hortik urrun gaudela oraindik. Arrazak eraikuntza sozialak direla onartu beharko genuke, gizakiaren gorrotoa justifikatzeko baliatu eta baliatzen direla. Ez dut uste eliminatibismoaren postura jarraitu beharko genukeenik.


Bestalde, medikuntzaren ikuspegitik, mesedegarria litzateke “arraza” edo geografikoki leku ezberdinetan bizi diren populazioen arteko ezberdintasunak markatzea. Leku zehatzetako geneak zenbait gaixotasun izateko probabilitate handia baldin badute, hobe horiek zeintzuk eta nondik datozen jakitea, erabilgarritasuna izan dezan medikuntzan.


Esango nuke bi aukera posible daudela. Bata “arraza” sailkapen errabilgarria (kobentzionala) eta liberatzailea dela justifikatzea; hau da, kontuan hartzea hitz hori orain arte herrialdeak zapaltzeko erabili dela biologiaren izenean eta esanahi berria emango diogula: medikuntzarako baliogarria eta alboraluntzaren kontrakoa (liberatzailea). Edota, “arraza” ezabatzea eta beste hitz bat erabiltzea (edo beste bat asmatzea), medikuntzarako irizpide baliogarriak dituela kontuan hartuta.


Ondorio nagusia zera da: ez legoke gaizki orain arte aho betez onartu ditugun sailkapenak birplanteatzea. Galde diezaiogun geure buruari: zein da sailkapen horren jatorria? Berezko irizpideak jarraitu dira edota artifizialak? Asko eta asko erratuta daude arrazak, biologiaren aldetik, existitzen direla baieztatzean. Denok gara espezie berdinekoak, nahiz eta badirudien mundu ezberdinetan bizi garela…


Gogora dezagun: “Garai batean gure herria etorkina izan zen”.



25 visualizaciones0 comentarios

Entradas recientes

Ver todo

Comments


bottom of page