Naturari buruzko azalpenak ematen ditugu
Naturaren parte garenez, fenomeno naturalez inguratuta gaude. Hainbat eta hainbat gertaera azal ditzakegu teorien bitartez; eta horiek, batzutan, formula eta lege matematikoen bitartez, eta bestetan, eraikitako modeloen bidez azaltzen ditugu.
Zeri erreparatu azalpenak emateko?
Fisika eta kimikak fenomenoaren oinarrizko mailan gertatzen derani heltzen diote; nola jokatzen duten molekulek, atomoek eta partikula subatomikoek; hori da, funtsean, bilatzen dutena. Bizitza erdigunean ipinita ere, hala egiten dute biologia molekular, biokimikak eta genetikak ere. Adibidez, genetikan, besteak beste, DNA-an dauzkagun geneek gure ezaugarri fisiko eta portaera nola azaltzen duten jakin nahi dute.
Hala ere, badira ere funtsezkoa azaltzen ez duten diziplinak, ekologia edo Lur sistemaren zientzia akaso. Gure instrumentu sofistikatuek behatzen uzten diguten maila baxuenetara joan ordez, begirada urrundu egiten dute, zoom-a kentzen dute. Izan ere, badira oinarrizko mailan azal ezin daitezkeen fenomenoak; fenomeno bat osatzen duten zati ezberdinak eta horien arteko elkarrekintzak kontuan hartzea ezinbestestekoa bilakatzen da konplexutasun hori aztertu eta ulertzeko. Adibidez, adimena ezin uler daiteke neuroren arteko sare erraldoi eta gorputzaren sostengua elkarrekin kontuan hartu gabe.
Eztabaida: Erredukzionistak vs holistak
Kontu hauei buruz, zientziaren filosofian eztabaida handia izan da beti. Erredukzionista ontologikoen aburuz, dena, funtsean, erreakzio fisiko eta kimikoen ondorio da. Pausu bat haratago doaz erredukzionista epistemologikoak, zeintzuek diote dena azaldu beharko litzatekeela fisikaren hizkuntzan. Azken horien ustez, orain ezin badugu zerbaiti buruzko azalpena eman, denbora kontua da besterik ez, aurrerapen zientifikoari esker lortuko baitugu.
Holista ontologikoak XX.menderarte “bitalista” deituak ziren; izaki bizidunek fisiko kimikoa ez den berezitasuna genuela zioten, ezagutu ezin zena jainkotiarra zelako. Postura hau galtzen joan zen, erredukzionismo ontologikoak aurre hartu ziolako, aurrerapen zientifikoak sostengatuta.
Baina holismo epistemologikoan (konposizionismoa deitua ere) sinisten dutenak ere badira. Horien ustez, dena ez da fisikara murriztu behar, eta hasieran komentatu dugun bezala, ezin da dena formula eta lege matematikoen bitartez azaldu. Haientzat ez da beharrezko oinarrira joatea, elkarrekintza konplexuen detailea galtzen delako.
Azkenik, erredukzionismo eta holismo epistemologikoa adiskidetzen dituen superbinentziaren kontzeptua dugu. Horrek dio ezaugarri multzo baten presentziak beste ezaugarri multzo baten presentzia dakarrela, baina ez alderantziko bidean. Adibidez, bi unibertsok lege fisiko-kimiko berdinak jasango balituzte, haien biologia berdina litzateke; baina biologia berdina topatuko bagenu unibertso horietan, ez du esan nahi lege berdinen ondorio direla. Pintzipio honek fenomenoak funtsean fisiko kimikoak direla dio, baina ezin daitekeela ukatu, horietatik at, eskala handiagoan, fenomenoa determinatzen duten prozezu konplexuagoak daudela.
Adibide bat: Lur sistema
Lur planeta, Eguzki-sisteman behintzat, berezia dela esan dezakegu. Nolatan? Bizitzaren testigu izan da 3800 milioi urtez behintzat. Eta zer da bizitza? Oso galdera zaila erantzuten, nahiz eta eskolan, - nire kasuan eta esango nuke, gehiengoan- bi ideia jaso ditugu kontzeptu horren inguruan:
Batetik, ugaldu, erlazionatu eta elikatzen den hori izango litzateke "biziduna". Bestetik, "bizitza" duenak funtzionatzeko kodigo genetikoa dauka, eta aldi berean, heredatu egiten du geneen bitartez. Horrekin lotzen da, baita ere, eboluzioaren teoria, DNA zatiak nola transmititzen diren ulertzen laguntzen baitugu. Funtsean, mutazioak, espezieen arteko leiha eta sendoenaren legea.
Definizio horiek nahiko elegante eta ulerterraz dira, baina ez dut uste nahikoa direnik "bizitza" ulertu eta kontuan hartu ahal izateko. Izaki bizidunak nonbait bizi dira, eta badirudi Lurrarekin duten lotura alde bakarrekoa dela: izakiak euren habitatera adaptatzea.
Bizitza soilik maila molekular eta indibualean hartu behar da kontuan?
Onartzen dut denak duela jatorri fisiko kimiko bat- erredukzionista ontologikoa nintzateke- beraz, maila handiagoan ematen diren elkarrekintzak ere fisika eta kimikareen ondorio lirateke baita ere. Eta, hain zuzen ere, bizitzak gure planetarekin duen elkarrekintzak garrantzia handia du Lurra eta bizitza berak nola funtzionatzen duten ulertzeko. Lurrak sistema fisiko, kimiko, biologiko eta geologiko handi bat bezala funtzionatzen du, non elkarrekintza konplexu eta ezinbestekoak gertatzen diren osagai horien artean. Eta hortaz jabetzeko ezinbestekoa da zoom-a kentzea.
Landarerik ez balego, gure atmosfera ez litzateke oxigenotan aberatsa izango; animaliarik ez balego, karbono dioxido ez metanorik ez legoke, eta Eguzkiak kiskalduko gintuzke; algarik ez balego, ozeanoaren tenperatura ez litzateke epela izango; bakteriorik ez balego, hainbat arroka sedimentario ez lirateke sortuko...etab.
Lurrean bizitzarik ez balego, bizitza bera ezingo litzateke adaptatu bere habitatera, ez eta erlazionatu, ugaldu, elikatu, leihatu eta ondorengoei geneak transmititu. Bizitzari buruzko azalpenak ekosistema eta mundu mailan ulertu beharko lirateke baita ere. Eta horretan dabiltzala uste dut Lur sistemaren zientziaren barnean.
Informazio iturria:
Antonio Diéguezen "La vida bajo escrutinio" liburuaren (2012) 8.kapitulua: Los reduccionismos y sus razones.
Comments