top of page

KOHERENTE NAIZ NIRE KONTRAESANEKIN

[EUS] Ongi etorri komunikazio eta dibulgazio zientifikoa praktikan jartzeko gunera.
[ES] Bienvenidos al espacio de práctica de la comunicación y divulgación de la ciencia.

Leer más
Inicio: Bienvenidos
Inicio: Blog2

Formulario de suscripción

Inicio: Suscribirme

¡Gracias por tu mensaje!

Inicio: Contacto
Buscar
Foto del escritorMaialen Muniozguren

Entrenatzailerik gabeko partidua

Actualizado: 4 jun 2021

Badute txilibitua eskuan arbitroek; 22 jokalariak prest daude zelai gunean; horien ordezkoak aulkian eserita; eta harmaila zalez gainezka dago. Partida hastear dago… Baina ez al da inor faltan sumatzen?


Hala da, entrenatzailerik gabeko partiduari hasiera emango zaio. Baina nola jakingo dute jokalariek zein estrategia jarraitu behar duten partiduan zehar?


Ez damutu, aginduak jasoko baitituzte, entrenatzailearengandik ez bada ere. Baina kasu honetan erabakiak estadioko zaleek hartuko dituzte; talde bakoitzaren jarraitzatzaileek aplikazio digital bat baliatuko dute denek batera erabakiak hartu ditzaten: alineazioa, estrategia, posizioak eta aldaketak. Aplikazio honetan taldearen datu mordoa agertzen da (estatikak, jokalarien indargune eta ahulguneak…).


Onuragarria ala kaltegarria izango al da taldearentzat entrenatzailea aplikazio batengandik ordezkatzea?


Zenbat eta iritzi gehiago kontuan hartu, orduan eta erabaki hobeak hartzen direla esan ohi da. James Michael Suriwieki kazetariak dio taldean hartutako erabakiak inteligenteagoak direla, baina horretarako aniztasuna, independentzia eta deszentralizazioa bermatzea ezibestekoa da, baita informazioaren fluxu librea ere. Ahalik eta ikuspuntu desberdin gehiago hobe, ez da?


Futbol partida batean BigData-dun aplikazioa erabiliz gero, zaleek erabaki objektiboak hartuko lituzteke, ala ez?


Normalean futbol zaleek nahiko ondo ezagutzen dituzte jokalariak; askotan ikusi dituzte jokatzen, badakite zein alineazio eta estrategiek funtzionatzen duten. Baina, pertsona horien artean esandako aniztasunaren, independentziaren eta deszentralizazioaren bermatzea ezinezkoa dela esango nuke. Erabakiak kolektiboki hartzen direnean, badirudi subjektibotasunetik aldentzen garela, baina joera kognitiboak ez dira ezabatzen, hautemaezin bilakatzen dira.


Estadioan dauden zaleek sare sozial bat errepresentatzen dute. Ez dira denak berdinak, noski, baina erabaki bati buruzko diskurtso batek indarra hartu dezake haien artean, gutxi batzuei erabaki onena iruditzen zaielako eta zabaldu egin dutelako, denon iritzi bilakatu den arte. Entrenatzaileak ere, joera kognitiboa izatearen ondorioz, datuetan oinarritu baino, iritzian oinarritutako erabakiak har ditzake.


Baina, ezberdintasun nagusia ezagutza motan legoke. Entrenatzailea aditua da futbolean eta zaleak, ez dira zertan. Beraz, errazago gerta liteke futbolariei kalte egingo dien mugimendu bat proposatzea zaleak balira erabakiak hartzen dituztenak. Berme handiagoa dago entrenatzaileak ezagutza adituagoa izan dezan zaleek baino. Erabakia librea izango da ezagutzan oinarrituz gero.


Horrez gain, entrenatzaileak erabakiak hartzeko erabili dituen datu eta sentsazioak analizatzea errazagoa da; hurrengo baterako, bere akatsen autokritika egin lezake. Milaka zaleen joera kolektiboen jatorria aztertzea, baina, zailagoa litzateke; izan ere, Itxurazko objektibotasunean oinarritu dira, akats kolektiboak ikustea beti delako zailagoa. Denok berdin pentsatzen dutela jakiteak, justifikazio, zilegitasuna ematen die erabakiei, eta hauek kritikatzea zailagoa da. Entrenatzailea aukeratuz gero, akatsen errua hari bota geniezaioke, entrenatzailez aldatu... zaleen kasuan, ezinezkoa edo oso zaila da akatsak analizatzea.



19 visualizaciones0 comentarios

Entradas recientes

Ver todo

Comments


bottom of page