top of page

KOHERENTE NAIZ NIRE KONTRAESANEKIN

[EUS] Ongi etorri komunikazio eta dibulgazio zientifikoa praktikan jartzeko gunera.
[ES] Bienvenidos al espacio de práctica de la comunicación y divulgación de la ciencia.

Leer más
Inicio: Bienvenidos
Inicio: Blog2

Formulario de suscripción

Inicio: Suscribirme

¡Gracias por tu mensaje!

Inicio: Contacto
Buscar
Foto del escritorMaialen Muniozguren

Badator teknologia gu salbatzera

Actualizado: 7 jul 2021

Belaunaldi orok iragarri ditu hondamendiak, baina horietako bat ere ez da gertatu. Aurkakoa jazo da, mundua bizitzeko hobea da orain, eta hobetzen jarraituko du etorkizunean ere, orain arte egin duen bezalaxe.

Kornupianismoa ezagutuz


Irakurri berri duzun aipu hori kornupianista batek esango luke. Kornupianismoa zenbait hamarkadaz geroztik Estatu Batuetan zabaltzen hasi den pentsamendu korronte bati dagokio; horren ustez, gizakiaren egokitzapen gaitasunak mugarik ez duenez, gizakion ongizatea geure asmamen eta erantzun teknologikoen esku dago. Beraz, etorkizunerako ez da aurreikusten baliabide eskasirik ez kutsadurarik ere, hain zuzen ere, arazo horiei teknologiaren bitartez aurre egingo baitiegulako. Nahiz eta badakigun etorkizuna ez dela deskribatzen dutena bezain oparoa izango.


2010.urtean Naomi Oreskes eta Erik M. Conway zientzia historialariek “Merchants of Doubt” liburua argitaratu zuten, non konparatu egiten duten egun klima aldaketaren harira sortutako auzia aurreko mende amaierako tabakoaren kontsumoaren, euri azidoaren eta ozono geruzaren zuloaren inguruan sortu zireneko eztabaidekin. Eta zergatik jarraitu eztabaidatzen zientifikoki iada adostua dagoen afera bati buruz? Galdera zaila da erantzuten, baina dakiguna da auziaren jarraipena kornupianismoaren korrontearen ondorio dela.Kornupianistentzat beti egongo da ukatzeko ezer, eta oraingoan klima aldaketa da.


Nortzuk dira kornupianistak?


Kornupianismoaren aita Julian Simon ekonomialaria dugu. Etorkizuna katastrofikoa ez baina, argitsua dela baieztatzen duen gizona. Biztanleria baliabideen eskasia eta ingurugiroko arazoen soluzioa da. Biztanleriak teknologia modu aproposean erabiliz gero, etorkizun oparoa datorkigu.


Bestalde, zientziaren barnean, Fred Seitz, Fred Singer eta Bill Nierenberg dira kornupianismoaren ordezkari garrantzitsuenak. Fisikari horiek Gerra Hotz-an zehar militarismo eta industriarekin lotura izan zuten, eta besteak beste, Negu-Nuklearra ukatu zuten, tabakoaren keak dituen kalteak ezeztatu eta oraingoan, klima aldaketaren jatorri antropikoa ukatzen jarraitzen dute.


Apatutakoak konserbadore eta konpainia pribatuekin elkartu ziren adostasun zientifikoaren aurka joateko. Eta ez da harritzekoa, kornupianismoak kapitalismo neoliberalarekin lotura sendoa baitu.


Zein lotura du kornupianismoak kapitalismo neoliberalarekin?


Kornupianistak ultraliberalak eta komunismoaren aurkako korrontearen barne daude. Neoliberalismoaren jarraitzaileak dira (estatuaren interbenzioa minimora baldintzatzeko teoria politiko eta ekonomikoa).


Kornupianista bat, ezinbestez, ideologia neoliberal baten eraginpean egon behar da; izan ere, teknologiaren garapen librea ezinbestekoa da gizakiok teknologiak dakartzan onurak jaso ahal izateko. Teknologiak ez luke mugarik izan behar kornupianisten aburuz.


Soluzionismoa ezagutuz


Merkatuan zeharreko askatasuna lortuz gero, etorkizunean edukiko ditugun baliabideak guztiz aprobetxatuko genituzke eta klima aldaketari dagokionez, teknologiaren bitartez arinduko dugu. Hori esango luke soluzionista batek. Soluzionismoa edozerk konponbidea duela defendatzeko jarrera da.


Ingenieria klimatikoa, benetan eraginkorra?


Badago klima aldaketa onartu baina konponbidea duela defendatzen duenik. Geoingenieritza edo klimaren parte-hartzea proposatu izan da berotze globalari aurka egiteko. Baina metodo horiek aztertu ondoren, soluzio horiek eraginkortasun eza edota albo-kalte larriagoak ekarriko lituzketela ondorioztatu dute. Klima-aldaketari dagokionez, soluzio bakarra horri aurre hartzea da, eta ez sendatzea, soluzionistek uste dutenaren kontra.


Soluzionismoa, utopia hutsa


Marina Gracés filosofoak dioen moduan, soluzionismoa utopikoa da; izan ere, ezinezkoa da gizadia arazorik gabeko mundu batera eramatea.Teknologiak gure arazoak konponduko dituela pentsatzea baikorregia edo, hobe esanda, ez errealista da. Horri “teknofideismo” deritzo.


Ongi badakigu dena ez dela teknologikoaren bitartez konpontzen. Gizartea konplexua da eta osotasunean aztertu behar da, eta ez soilik teknologien onuren inguruan. Soluzionismo teknologikoan konfiantza hori jartzeari Evgeny Morozov idazle eta ikertzaileak “soluzionismo teknologikoa” deritzo.


Ni ez naiz kornupianista, ez soluzionista, ez teknofideista. Eta zu?

19 visualizaciones0 comentarios

Entradas recientes

Ver todo

Comments


bottom of page