Egungo demokraziak, etorkizunari begira jartzean, tempus nullius jarrera prakikatzen dute: etorkizuna inorena ez dela onartzea, etorkizuna etorkizuneko jendearentzat uztea. Eta filosofia horrek momentuan momentuko arazoei soilik eraso egitea dakar, etorkizuneko arazoei erreparatu gabe. Eta arazo horiek ez dira makalak, zor publikoa, pentsioak eta klima aldaketak baitira.
Baina, posible al da, gaur egungo demokrazia baten barnean, denbora luzerako arazo horiei modu eraginkorrean erantzutea?
Gobernuko alderdi politikoak 4 urtez behin aldatu ohi dira, eta askotan, politikaldi horretan zehar ez dira gai denbora luzerako arazoei erreparatzeko.
Batetik, alderdiek denbora handia pasatzen dute eta esfortzu handia egiten dute euren kanpaina politikoak antolatu eta burutzen. Izan ere, jendea harrapatzeko, haien proposamen politikoak ahalik eta hobekien saldu behar dituzte. Azken finean, botuak lortzea ezinbestekoa da norbere alderdiaren ideiak, neurriak indarrean jarri ahal izateko eta era berean, herritarrak asebete eta aurrerago, bozka berriro haiei eman diezaieten. Sorgin gurpil bat litzateke. Eta horrek, noski, etorkizuneko arazoak alde batera uztea dakar.
Eta egia esan, herritarrok ere, emaitzak beherehala ematea exigitu ohi dugu, aldaketa geuk erabaki dugunaren seinale. Eta gizartearen berehakolatasun horrek, hain zuzen ere, orainaz haratago begiratzea ekiditen digu guri ere.
Klima aldaketa arintzeko neurri garrantzitsuenen artean, energia berriztagarrien sustapena legoke. Eta egia esan, badirudi, bertaranzko trantsizioa egiten ari direla munduko herrialde aberats askotan. Sistema kapitalista batean lekua du energia berriztagarriak; posiblea da petroleoa, gas eta ikatzaren erabileraren murrizketa ematea, eta funtsean, klima aldaketa arintzea. Demokrazietan ematen ari da hori, nahiz eta kontuan hartu behar den, horrekin, etekin ekonomikoak lortzeko aukera ez dela galduko, dirua lekuz aldatzea baitakar besterik gabe.
Bestalde, sistema kapitalistaren izaeraren parte da kontsumoa sustatzea: gehiagotan erosi eta gehiago. Badakigu gehiegizko produkzioak, ezinbestean, arazo klimatikoak dakartzala. Eta berehalako etekin ekonomikoak nahi dituen gizartean, kontsumoa oztopatzeak ez luke onurarik ekarriko. Gainera, dirua mugitzen duten enpresa nagusiek alderdi politikoen neurriak, ezinbestean baldintzatzen dituzte -berriz ere, politikariak, bozkak irabazi ahal izateko, enpresa handiekin kolaboratzen baitute, elkarri onura ekartzen diote- eta beraz, ezingo da galarazi aipatutako kontsumo masiboa.
Sistema kapitalista errotik aldatu ezean, ustelkeria demokratikoa saihestea ezinezkoa da, eta beraz, ez gara gai izango etorkizuneko arazo klimatikoei modu eraginkor batean aurre egiteko.
Comments