top of page

KOHERENTE NAIZ NIRE KONTRAESANEKIN

[EUS] Ongi etorri komunikazio eta dibulgazio zientifikoa praktikan jartzeko gunera.
[ES] Bienvenidos al espacio de práctica de la comunicación y divulgación de la ciencia.

Leer más
Inicio: Bienvenidos
Inicio: Blog2

Formulario de suscripción

Inicio: Suscribirme

¡Gracias por tu mensaje!

Inicio: Contacto
Buscar
Foto del escritorMaialen Muniozguren

Kultura zientifikoa beldurrak gainditzeko

Ezezagunaren beldur garela esan ohi da. Askotan beldurra ematen digun horretatik urrundu egiten gara, ez dugu horri buruz ezer jakin nahi, eta kontra ere egin diezaiokegu. Zientzia eta teknologiaren munduan antzeko gauza gerta daiteke.


Aurreko mendearen amaieran gizarteak zientziarekiko alfabetatze baxua zuen. Zientziaren inguruko aurreiritzi okerrak edo ezjakintasuna zabalduta zegoen herritarren artean. Horrek zientziarekiko axolagabeko jarrera garatzea ekarri zuen.


Zorionez, gaur egun inkestek herritarrok, orokorrean, zientziarekiko jarrera positiboa dugula diote. Horren arrazoietako bat zientziaren alfabetatzea da. Gaur arte saiakera handiak egin dira zientziaren dibulgazioa eta komunikazioaren aldetik.


Zientziak bizitzan presentzia handiagoa dauka: eskolan, telebistan, etxean, aldikzarietan, zientzia museoetan, zientzialariek beraiek emandako hizketaldietan…etab. Lehen baino gehiago eta gehiagok dakigu zientziaz. Presentzia handiagoak eta baita zientzian parte hartzeko aukerak herritarron interesa bultzatu dute eta horrekin, zientziaren ulermenaren gorakada. Era berean, zientzia ulertzeak aurrerapen berriak konprenitzea dakar eta horiei buruzko balorazio positiboak garatzea.


Zientziaren komunikazioa zuzenki egiteko, bozgorailua persona zuzenek erabili beharko lukete, ardura handia dago horren atzean. Tamalez, badago zientzia eta teknologia ukatzen duenik ere, askotan pseudozientzien sinismenean sartuta dagoelarik. Persona horietako asko zientziarekiko ezjakinak dira eta ebidentzietan oinarritzen ez diren premisak besarkatzen dituzte; azken hauek ulertzeko eta barneratzeko errazagoak iruditzen zaie edota gehiengoaren kontra joateak espezialak bilakatzen dituzte (ez dira artadiko ardi bat gehiago, ez daude gobernuen eskuetan “manipulatuta”).


Adibidez, txertoen gai polemikoa gainetik azter genezake. Gehiengoak uste dugu gaixotasun kutsagarrien kontrako txertoen inplementazioa beharrezkoa eta guztiz lagungarria izan dela eta izango dela. Hala ere, populazioaren ehuneko handi batek uste du ez direla beharrezkoak eta txertoa ez jartzearen erabakiak norberari soilik eragingo diola. Txertoen kontrako korronte horretan sartuta dauden aldetik, hauek eragin ditzaketen albo-efektuak oso negatibotzat hartzen dituzte, txertoak jartzearen onurak askoz handiagoak direla ikusi gabe. Albo-efektuekiko beldurrak dena okupatzen du. Soilik interesatzen zaizkien baiaeztapen zientifikoak baliatzen dituzte, gainerakoak alde batera utziz. Begi bat itxita daukazula begiratzeak ez dizu dena ondo ikusten uzten eta begiratzen diozun horri besterik ez diozu kasurik egiten.



26 visualizaciones0 comentarios

Entradas Recientes

Ver todo

Comentários


bottom of page