“Zer da Kultura Zientifikoa” sarreran ikusi genuenez, ez dago adostasunik hau definitzerako garaian. Kultura Zientifikoa zein testuingurutan erabili, esanahi ezberdina hartuko du edota Kultura Zientifikoa beharrean, sinonimoa den beste kontzeptu bat erabiliko da.
“Cultura científica y participación ciudadana en política socio-ambiental” tesian Maria Laura Lázaro Olaizola doktoreak historian zehar Kultura Zientifikoari buruz existu diren hainbat modelo aurkezten ditu. Jarraian 2. kapituluan azaltzen diren 4 modelo esanguratsu aurkeztuko dira.
1.IKUSPEGIA
“Zer da Kultura Zientifikoa” sarreran erakutsitako 3 definizioek bat egiten zuten Kultura Zientifikoa ezagutza multzo baten konpresioan datzala.
Hain zuzen, hori izango litzateke Kultura Zientifikoaren oinarrizkoena den ereduak dioena, “Alfabetatze Zientifikoa”-aren sinonimoa litzateeelarik. Lázarok “zientziaren ikusmolde positibista”-tik abiatuta, zientzia objektiboa, egiaztagarria eta neutrala dela dio. Zientzialariek fidagarriak eta adostuak izan diren metodoen bitartez eskuratzen dituzte ezagutzak, gizartearekiko independenteak direlarik eta gizartearen papera, kasu honetan, zientziari esker bereganatutako onurak onartzea eta jasotzea litzateke. Laburtuz, Kultura zientifikoa publikoak zientzialariengandik jasotako zalantzarik gabeko ezagutzak dira.
2.IKUSPEGIA
Bestetik, “zientzia zientzialariek egiten dutena” dela kontuan hartuz, zientzialariek beraiek zientziaren hedapena egiteko ardura daukate, beraien artean eta baita publiko orokorraren artean. Publikoarengan Kultura zientififikoa hedatu ahal izateko, lehenik eta behin, zientzialarien artean ezagutzak egoki zabalduta egon behar direla azpimarratzen du ikusmolde honek. Beraz, Kultura Zientifikoa zientzialarien artean eta hauengandik publiko orokorrera hedatzen diren ezagutzak lirateke.
3.IKUSPEGIA
Badago gizartearen inplikazioa nabarmentzen duen Kultura Zientifikoaren ikuspegia ere. Honek dio zientziaren helburua ezagutzak sortzea dela baina kontuan hartu behar dela ezagutza horiek transformazioak dakartzatela baita ere. Kultura Zientifikoaren sinonimotzat “Zientzia, teknologia eta gizartea (ZTG)” erabiltzen da. Beraz, Kultura Zientifikoa hiritarrok jasotzen ditugun zientziaren ezagutzak dira, betiere testuinguru historiko eta sozial baten ikuspegitik hartuta. Kasu honetan, ZTG-aren helburuen artean, gizartearen jarrera eta pentsamoldeen sustapena legoke.
4.IKUSPEGIA
Azkenik, urrunen doan eredua daukagu, “zientzia posnormal” moduan tratatzen duena, zientzia konplexua eta ziurgabea delarik. Kasu honetan, ezagutza lortzearen gainetik, ezagutza hori lortzeko egin den bidearen kalitatea bermatzea garrantzitsuagoa egiten da. Eta azken hori lortzeko gizartearen esparru anitzen parte hartzea ezinbestekoa da: zientzian dabiltzanak, politika, herritarrak…horiek denak kritikoak dira zientziaren sorkuntza eta erabilera etikoarekiko. Kasu honetan, Kultura zientifikoaren sinonimoa “zientziaren jabetze soziala” litzateke. Beraz, Kultura Zientifikoa gizarte osoak zientziaren ezagutzak bereganatzea eta hauek eskuratzeko bidearen kalitatea bermatu ahal izateko parte hartzea lirateke.
Comments