top of page

KOHERENTE NAIZ NIRE KONTRAESANEKIN

[EUS] Ongi etorri komunikazio eta dibulgazio zientifikoa praktikan jartzeko gunera.
[ES] Bienvenidos al espacio de práctica de la comunicación y divulgación de la ciencia.

Leer más
Inicio: Bienvenidos
Inicio: Blog2

Formulario de suscripción

Inicio: Suscribirme

¡Gracias por tu mensaje!

Inicio: Contacto
Buscar
Foto del escritorMaialen Muniozguren

Lidergo feminista zein antirazista. Ezinbestekoa.

1969.urtean Vietnamgo gerra bere goraldian zegoen, Clevelan oso kutsatuta eta Cuyahoga errekak su hartu zuen, besteak beste. Testuinguru horretan Massachuseteko Teknologia institutuko zientzialari eta ikasle talde batek Union of Concerned Scientist (Zientzialari Kezkatuen Batasuna) sortu zuen. Agerian zegoen Estatu Batuetako gobernua zientzia era okerrean erabiltzen ari zela eta horren aurka borrokatzeko UCS-ren sortzaileek ikerketa zientzifikoa teknologia militarretik urrundu eta ingurumen eta gizarte arazoak konpontzera bideratzea eskatzeko adierazpen bat egin zuten. Geroztik, UCS-ek zientzialarien, hezitzaileen, enpresaburuen eta mota askotako jendeari ahotsa ematen die, gizartean eragina duen zientziarekin lotutako informazio zehatza plazaratzen baitute haien webgunean.


Bertan oso sarrera interesagarriak topa daitezke, horien adibide da Why We Need Antiracist, Feminist Leadership on Climate and Energy blogerako sarrera, non Jennie C. Stephens Politika Publikoaren eta Hiriko gaien Eskola zuzendariak klima-aldaketa eta energiaren erabilerari buruzko erabakiak era eraginkorrean hartzeko gobernu anitz baten beharra defendatzen du. Hurrengoa da berak dioenaren laburpen bat:


Gobernu kideen gehiengoa gizon zuri eta aberatsek osatzen dute eta horrek hauen ikuspegia murritza izatea dakar, soilik gizartearen parte bat bakarrik errepresentatzen baitute. Lidergo mota hau sistema patriarkalean oinarritzen da, hau da, dominazioan, esklusioan eta kontrolean. Horrez gain, supremazioan oinarritzen da ere, pertsona zuri amerikarren pribilegioak defendatzen baititu. Lidergo homogeneo honek justizia soziala alde batera utzi eta gas kutsagarrien beheratzea eta berotze globala erdiratzen dute.


Baina lidergoan emakume eta azal zuridunak ez diren persona gehiago egongo balira, bizi esperientzia anitzak hartuko lirateke kontuan, lehentasun berriak mahai gaineratuz. Horrez gain, abantailkorra litzateke liderrek aurretiazko botere esperientziarik ez izatea, aberastasuna eta boterea mantentzearen alde lan egin ordez, pertsonen lehentasunak zeintzuk diren eta posizio baztertuetan nor dagoen kontuan hartuko luketeelako.


Beraz, klima eta energia politikei buruzko ikuspegi inklusibo eta integratzaile bat beharrezkoa da. Izan ere, boterea birbanatu ezean, eraginkorrak ez diren klima eta energia politikak mantendu egingo dira. Eta boterearen birbanaketa hori anitza izan beharko luke: lidergo feminista zein antirazista.


Guztiz ados nago Stephensen arrazoibidearekin. Gobernuan mota askotako ikuspegiak egotea beharrezkoa da, bestela, ezin dira mundu hau osatzen duten faktoreak kontuan hartu. Ikuspegi bateratu baten bitartez, arrazonamendu zentzuzkoago bat egin daiteke; klima-aldaketa eta energiaren erabilpena modu eraginkorrean tratzeko (ezen beste edozein kontutan), ikuspegi soziala beharrezkoa da. Politika pertsonen lehentasunak begiratuz egin beharko litzatekeelako eta ez lider aberats eta zurienean soilik.


7 visualizaciones0 comentarios

Entradas recientes

Ver todo

Comments


bottom of page