top of page

KOHERENTE NAIZ NIRE KONTRAESANEKIN

[EUS] Ongi etorri komunikazio eta dibulgazio zientifikoa praktikan jartzeko gunera.
[ES] Bienvenidos al espacio de práctica de la comunicación y divulgación de la ciencia.

Leer más
Inicio: Bienvenidos
Inicio: Blog2

Formulario de suscripción

Inicio: Suscribirme

¡Gracias por tu mensaje!

Inicio: Contacto
Buscar
Foto del escritorMaialen Muniozguren

Moralitate teknologiko baten beharra

Actualizado: 3 may 2021

Begi-bistakoa da transformazio teknologiko handiez inguratuta gaudela. Testuinguru horretan, gogoetarako hainbat galdera sor daitezke:


Zentzua al du gizartearen aurrerabideaz hitz egiteak? Edota egokiagoa da aldaketa/berrikuntzaz soilik hitz egitea?


Esan bezala, teknologiak guztiz aldatu du gure ingurua, eta baita gure erlazionatzeko modua ere. Geroz eta teknologia garatuagoak sortu eta kaleratzen dira uneoro. Are gehiago, berrikuntza disruptiboek aurrean zegoen teknologia zaharkitua alde batera utzi eta hura ordezkatzen dute. Gainera, azkar egokitzen gara haietara.


Beraz, ematen al dira berrikuntza teknologiko handiak? Noski. Berrikuntza batek, ezinbestean, aldaketa dakar: ezaugarri berriak dituen ideiak martxan jarriko dira. Horrez gain, ezinbestean, berritzaile izateko ideia berri horiek hedatu eta benetan ezarri beharko dira, hau da, herritarrek horiek onartu, eta erabili egingo dituzte. Ebidentea da etengabe gertatzen den gauza dela.


Hala ere, hasierako galderari hurrengo erantzuna dagokio: berritzaileak ez du zertan aurrerapenik ekarri, edo behintzat, ez du zertan onura ekarri guztiontzat, ez gizakiaren dimentsio orotara. Berrikuntza teknologikoak ekarri dituen onura guztien zerrenda luzea litzateke; nahiz eta eta hainbat eta hainbat atzerabide ere ekarri dituen, hala nola telefono mugikor, ordenagailu…etab.-ek ekarritako jarrera antisozial eta indibidualisten indartzea, inteligentzia artifizialari esker sustautako algoritmo sexisten azaleratzea… Orduan, hurrengo galdera egokiagoa ez al den galdetu diot neure buruari:


Berrikuntza teknologikoa. Onuragarria norentzat, zein alorretan? Eta kaltegarria norentzat, zein alorretan?


Onura handiak, -ekonomikoak- jasoko ditu teknologia berriak sortzen dituen enpresagileak. Eta baita teknologia hori erabiliko duen erabiltzaileak ere: ondo gestionatuz gero, bizitza asko erraztuko dio. Eta hain zuzen ere, hor dago gakoa: teknologia eta geure arteko erlazioa osasuntsua izan behar dela horri etekin onuragarria ateratzeko. Ostantzean, kaltegarria izango da guretzat, gizartean berez zeuden arazoak areagotu egin baititzake teknologiak.


Aurrerabideak eman ahal izateko, ezinbestekoa da denontzako onuragarriak diren aldaketak ematea, ez bakarrik alor ekonomiko eta erosotasunarekin lotutako eremuetan. Zer dago gizakion dimentsio psikologikoetaz? Kontuan hartzen al dira teknologia bat erabili baino lehenago horrek ekarriko dituen kalteak?


Ezinbestekoa da berrikuntzak gizakia eta hau inguratzen duen alor guztietan eman daitezela. Teknologia jakin batzuk nola erabiltzen ditugun aztertzea eta horien helburua benetan zilegia den planteatu beharra dago. Teknologia berritzaileak ez dira txarrak, hauekin egiten ditugun hainbat praktika baizik. Moralitate teknologiko baten irizpideak ezarri beharko lirateke -metodo zientifikoak balio epistemikoak dituen moduan-, horri esker emango baita gizartearen aurrerabidea. Horretarako premia eta presa dago, berrikuntza teknologikoek ez dioteinori ez ezerri itxaroten.


Laburbilduz, aurrerabiderik ez da egongo, gizarte bezala, teknologia berritzaileek, onura baino, kalte handiagoak ekarriko balizkigute. Berrikuntza teknologiko handiak ikusten ditut, baina, oraindik, ez naiz gai izan horiekin lotutako aurrerapenak hautemateko.

26 visualizaciones0 comentarios

Entradas recientes

Ver todo

Comments


bottom of page