top of page

KOHERENTE NAIZ NIRE KONTRAESANEKIN

[EUS] Ongi etorri komunikazio eta dibulgazio zientifikoa praktikan jartzeko gunera.
[ES] Bienvenidos al espacio de práctica de la comunicación y divulgación de la ciencia.

Leer más
Inicio: Bienvenidos
Inicio: Blog2

Formulario de suscripción

Inicio: Suscribirme

¡Gracias por tu mensaje!

Inicio: Contacto
Buscar
Foto del escritorMaialen Muniozguren

Teknologia eta politika

Bide ezberdinetatik al doaz teknologia eta politika?

Gizarte determinismoaren jarraitzaile batek zera erantzungo luke: Teknologiak, kanpoko faktoreek eragin gabe, aurrera egingo du; hau da, berrikuntza teknologikoak, gizartearen aurrerapena soilik jo-mugan dutela, halabeharrez gertatuko dira. Baina badaude, bestalde, teknologian politikak zer nolako eragina aztertzen duten teoriagileak ere. Ikertzaile horien artean, Langdon Winner estatubatuarra topa dezakegu; aldaketa teknologikoaren inguruko dimentsio sozial eta politikoak ikertzen ditu.


Winnerren ustez, teknologiak ezaugarri politikoak izan ditzake, eta bi eratan gerta daiteke. Batetik, begi-bistakoa da artefaktu edo sistema tekniko batzuk komunitatean helburu zehatz batekin diseinatu, sortu eta aplikatu direla; horren adibide dira kale askotan ezarritako eserleku deserosoak, eskaleak denbora luzez bertan egotea ekiditen dutenetako horiek. Bestetik, badira politika atxikita daramaten baina are konplexuagoak diren sistemak ere, hain zuzen ere, lekuko gizarte-sistemaren ondorioz sortu direnak. Esate baterako, energia nuklearra edo eguzki energia sortzeko instalazioak lekuan-lekuko dagoen ideologiaren arabera sortuak baitira.


Politika atxikita darameten teknologiak inguru ezberdinekiko bateragarriak izan daitezke; horiei Winnerrek teknologia malguak deritze. Baina inguru zehatz batekin guztiz menpekoak diren teknologiak ere existitzen dira: teknologia zurrunak.


Hori guztia kontuan hartuta, egin dezagun hurrengo ariketa:


Winnerrek teknologia malguak edo zurrunak bereizten ditu. Antzeman zure inguruko teknologia horietako bat.

Zaila teknologia bakar bat hautatzea, berrikuntza teknologikoz inguratuta baikaude. Arreta handia ematen didan sistema bat aukeratu dut: arropa online saldu eta erosteko aplikazioa:


Oroitzen dut duela bi urte eskas hasi nintzela telebistan aplikazio honi buruzko iragarkiak ikusten. Geroztik, irakargien kopurua asko handitu da, baita horiek ere interneten txertazen hasi. Argi dago arrakasta handia duela. Erraza da horren funtzionamendua: erabiltzen ez duzun arropari argazkia atera, prezioa jarri eta aplikaziora igo. Hori besterik ez duzu egin behar dirua irabazteko.

Nola eragiten dio teknologia horrek gure gizarteari? Nora garamatza? Teknologia hori ez erabiltzeko aukera izan dugu? Beragandik deskonekta gaitezke?

Vinted aplikazioak gizartean eragin handia duela esango nuke, baina bere existentzia hainbat eta hainbat baldintzekin batera ulertu behar dela, hau da, bere testuinguruaren menpekoa da. Politika du teknologia honek; nahiz eta erosketa eta salmentatik dirurik ez irabazi, iragarkiko dirua ordaintzen diote aplikazioari. Era berean, iragarkien bitartez, arropa gehiago eros deakegu, eta gehiago saldu…Sorgin gurpila da.


Kapitalismoak, alor guztietan, konstumismoa sustatzen du eta azaldutakoa adibide argia da. Horregatik teknologia zurrun moduan sailkatuko nuke Vinted, izan ere, ez legoke teknologia honentatik kontsumismoa askatzeko aukerarik, guztiz lotua baitago kapitalismoarekin.


Teknologia hori ez erabiltzeko aukera dugu, noski, baina esan bezala, geure testuingurua geroz eta kapitalistagoa, are handiagoa izango aplikazio hauekiko dugun dependentzia. Nabaria da gaztetxoenetan tankerako teknologiek duten arrakasta. Hala ere, nabaria da badaudela iraunkortasunaren aldeko mugimendu jendetsuak azaleratzen. Etorkizuneko lekuan-lekuko sistema politikoak esango digu.


Vinted-en eslogana hauxe da:

“Ez baduzu jartzen, sal ezazu”


Nire ustez, egokiagoa litzateke:

“Ez baduzu jartzen, eman iezaiozu behar duenari".

21 visualizaciones0 comentarios

Entradas recientes

Ver todo

Kommentare


bottom of page