top of page

KOHERENTE NAIZ NIRE KONTRAESANEKIN

[EUS] Ongi etorri komunikazio eta dibulgazio zientifikoa praktikan jartzeko gunera.
[ES] Bienvenidos al espacio de práctica de la comunicación y divulgación de la ciencia.

Leer más
Inicio: Bienvenidos
Inicio: Blog2

Formulario de suscripción

Inicio: Suscribirme

¡Gracias por tu mensaje!

Inicio: Contacto
Buscar
Foto del escritorMaialen Muniozguren

Zientzia definitzeko adjektiboak

Zein adjektibok deskribatzen du zientzia?


Teoria bat zientziaren barne aurkitzeko honek faltsabilitatearen irizpidea bete beharko lukeela esango luke Karl Popper (1902-1994) pentsalari austriarrak. Faltsazionismoaren sortzailea izan zenak defendatzen zuen teoria bat esperimentazioaren bitartez baztertzeko aukerarik ez badago, teoria hori ez dela zientifikoa. Argudio horri jarraituz, zientzia definitzeko lehen adjektiboa lortu dut: zientzia faltsagarria litzateke. Popperrentzat zientzialariak oso ausartak ziren, izan ere, bazekiten euren teoria desmuntatzea posiblea zela eta hala eta guztiz ere, teoriaren demostratzioaren alde egiten zuten. Oso ados nago zientzialariak eta baita zientzia ausarta dela esatearekin.


Bestetik, hipotesi bat faltsagarria izanda, hau da, zientifikoa izanda, konraargudiorik aurkitu ezean, azkenean teoria onargarriak eraikitzen direla defendatu zuen Popperrek. Halere, teoriaren berrespena ezinezkoa litzateke fiisikoki ezinezkoa baita hipotesi baten ondorio guzti guztiak aztertzea. Jakin daitekeen bakarra teoria zientifikoen segurtasun maila altukoa edo baxukoa dela da. Beraz, zientzia fidagarritasun mailaren neurgarri dela ere esan dezakegu, izan ere, zenbat eta gehiagotan frogatu ez dela faltsua, onargarriagoa izango da teoria bat.


Bestalde, teoria betearazten ez duen ondorio bakar bat aurkituta, teoria betirako faltsua dela demostratu daiteke, hori bai jakin daitekeela segurtasun osoz. Eta Popperen ikuspuntutik, zientziaren eboluzioa teoriak behin eta berriro arbuiatzearen bitartez egiten da. Izan ere, faltsutuak izateko esperoan dauden baina momentuz onargarriak diren proposamenen multzoak osatuko luke zientzia. Beraz, zientzia behin-behinekoa dela esan dezakegu.


Popper atzean utzita, positibismo logikoa XX.mendeko korronte filosofikoarentzat teoria zientifiko bat eraikitzeko garaian, behaketa zehatz batzuen bitartez, arau orokorrak induzitzen ziren. Orokorrean, hauen ustez, hipotesiak ezin ziren ondorio posibleen aurretik iritsi. Oso ikuspuntu arrazional eta analitikoa litzateke hau. Nondik hasi aztertzen hipotesirik planteatzen ez badugu? Itsu ibiltzea bezala litzateke. Baina hipotesiak lehen pausutzat hartu behar zirela defendatzen zuten pentsalarien artean, Carl Hempel (1905–1997) positibista logiko amerikarra daukagu. Hempelen ustez, hipotesiak behaketan oinarritzen dira baina garrantzia handia ematen dio hipotesien eraikuntzari; egokiena hipotesiak plazaratu eta hauek baliatuz, proba eta errorea praktikatzea dela zioen, modu honetan, hipotesi logikoenera iritsiko baikara. Baina, ezin jakin hipotesia berretsia dagoen edo ez, hau ere metodo ez ziurra litzateke. Eta metodo hau praktikatzeko, behaketa, baina baita hipotesiak eraikitzeko behar den ausardia eta imaginazioa beharrekozkoak lirateke. Hempelen metodo hipotetiko-deduktiboa kontuan hartuta, zientziari jarriko niozkeen azken adjektiboak behatzailea eta irudimentsua lirateke.

10 visualizaciones0 comentarios

Entradas recientes

Ver todo

Comments


bottom of page